Gizartea -
TRAFIKOA
N-113 errepidea berriro zabalik Castejonen
Ebro ibaiak gainezka egin ondoren itxi zuten bidea, bi noranzkotan, joan den larunbatean, martxoaren 12an.
EIB.EUS
N-113 errepidea, Iruñea eta Madril lotzen dituena, berriro zabalik dago Castejon parean, ibilgailuen joan-etorrirako. Joan den larunbatean, martxoak 12, itxi egin behar izan zuten, Ebro ibaiak gainezka egin ondoren.
Oraingoz, zabaldu dutenetik, ez da arazorik jaso toki horretan. Foru Erkidegoko errepide sare nagusian ere, ez da aparteko arazorik izan goizeko lehen orduotan.
Bigarren mailako errepideei dagokienez, berriz, Belaguako eta Urbasako mendateak itxita daude, oraindik, elurra dela eta.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea