Gizartea -

Essaurin

Bi euskal herritar hil dira Marokon, istripu baten ondorioz

Hildakoak Iñaki Beunza Gil 36 urteko iruindarra eta Marta Guenaga Gomez 30 urteko eibartarra dira. Beunzaren urtebetetzea ospatzen ari ziren Marokon, beste lagun batzuekin batera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi euskal hiritar hil dira bart Marokon, Essauirako herrian, ibilgailu batek harrapatu ondoren.

Hildakoak Iñaki Beunza Gil 36 urteko iruindarra eta Marta Guenaga Gomez 30 urteko eibartarra dira.

Marokoko Poliziak aditzera eman duenez, gaur atxilotu dute ustez istripua eragin zuen gidaria. Izan ere, gizonak, istripua izan zenean, ihes egin zuen.

Ezbeharra igande goizaldean gertatu zen: turista tade bat jatetxe batetik irten eta Essauira barrena joan zirenean, auto batek kontrola galdu eta harrapatu zituen.

Antza, Iñaki Beunzaren urtebetetzea ospatzen ari zen lagun taldea, eta afaltzetik atera berri ziren.

Marokoko Kontsulak eman die albistea bi euskaldunen senitartekoei. Orain, bi gorpuak ekartzeko tramiteak egiten ari dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea