Gizartea -

Ingurumena

Gasteizko Udalak bat egingo du Planetaren Orduarekin

20:30etik 21:30era, argiztapen publikoa itzaliko du Andre Maria Zuriaren plazan, Plaza Berrian eta San Migel elizan.

Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas
Gasteizko udaletxea. Argazkia: Julia Llamas

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larunbatean (martxoak 19), Gasteizek bat egingo du berriz Planetaren Orduarekin.

Ekimena WWF (World Wildlife Fund for Nature) erakundeak deitu du, eta, horretan, argiak itzaltzeko deia egin dute, 20:30etik 21:30era, ingurumenaren aldeko keinu gisa.

Hori horrela, Udalak itzali egingo du argiztapen publikoa leku esanguratsuenetako batzuetan: Andre Maria Zuriaren plaza, Plaza Berria eta San Migel eliza. Herritarrei ere keinu bera egin dezaten eskatu die.

Iazko abenduan Gorka Urtaran alkateak Parisen egindako Klimaren Gailurrean hartu zuen parte, eta Gasteizek bat egin zuen klima aldaketaren kontra borrokatzeko itunarekin. "Hitzordu historiko hartan hartutako konpromisoetako bat klima aldaketaren kontra borrokatzeko ekintzak areagotzea izan zen", azaldu du alkateak

Iazko Planetaren Orduan, 172 herrialdek,  10.000 hirik, milaka enpresak eta mila milioi pertsonak egin zuten bat ekimenarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea