Gizartea -

Erriberan

Bilboko tranbia geldi egon da kamioi bat trenbidean gurutzatu ondoren

Tranbia zerbitzua eten behar izan dute goizeko lehen orduan, kamioi bat trenbidean gurutzatuta geratu baita Erriberako merkatuan.

E. Lotina | eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko tranbia zerbitzua eten behar izan dute goizeko lehen orduan, zabor-kamioi bat trenbidean gurutzatuta geratu baita Erriberako merkatuan, Euskotreneko iturriek eitb.eusi jakitera eman diotenez.

Antza denez, kamioiak matxura izan du. Trenbidea bigarren geltokian oztopaturik geratu da, eta horrek konboiak garajeetatik ateratzea eragotzi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Bilbo berriak Gizartea Gaurko azken ordukoa Bilboko tranbia