Gizartea -

2015EKO AZKEN HIRUHILEKOA

Heriotza kopuruak % 6,9 egin zuen gora EAEn

Tumoreak eta zirkulazio sistemarekin lotutako gaixotasunak izan ziren heriotzen arrazoi nagusiak, 1.535 eta 1.154, hurrenez hurren. Iazko azken hiruhilekoari dagozkion datuak dira.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

4.660 heriotza jaso ziren Euskal Autonomia Erkidegoan, 2015eko azken hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 6,9 gehiago. Hildakoen % 50,3 (2.342) gizonezkoak ziren eta % 49,7 (2.318) emakumezkoak.

Eustat Euskal Estatistika Institutuak emandako datuak dira. Horien arabera, EAEko hiru lurraldeetan egin zuen gora heriotza kopuruak; Araban 597 pertsona hil ziren (% 10,8 gehiago), Bizkaian 2.537 gehiago ( + % 5,5) eta Gipuzkoan 1.526 (+ % 7,8).

Hildakoen % 20k 70 urte baino gutxiago zituen, % 18k 70 eta 79 urte artean, % 40k 80 eta 89 bitartean eta % 22k 90 baino gehiago.

Bestalde, iazko azken hiruhilekoan urtebete baino gutxiagoko 14 ume hil ziren.

Arrazoi nagusiak

Heriotza horien guztien arrazoi nagusiak tumoreak eta zirkulazio-aparatuarekin lotutako gaixotasunak izan ziren: 1.535 pertsona zendu ziren minbiziak jota, eta 1.154 zirkulazio-sistemarekin lotutako gaitzen baten ondorioz. Denera, heriotzen % 57,7 eragin zituzten bi arrazoi horiek.

Alzheimerrak edota Parkinsonak heriotzen % 11,2 eragin zituzten, eta arnas-aparatuarekin zerikusia duten gaitzek, % 7,1.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea bideoak Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa