Gizartea -

Aitatasun positiboa

Urkulluk 800 milioi bideratuko ditu familiaren eta haurtzaroaren alde

2020tik aurrera, Jaurlaritzak 200 milioi euro gehiago bideratu nahi ditu urtero familia eta haurtzaro politika sozialetarako.

Toña, Arieta-Arunabeña eta Urkullu. Argazkia: Efe
Toña, Arieta-Arunabeña eta Urkullu.
Eusko Jaurlaritzak familien aldeko herrialde-ituna nahi du

1:48

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iñigo Urkullu lehendakariak iragarri du Eusko Jaurlaritzak 2020tik aurrera 800 milioi euro bideratuko dituela familien eta haurtzaroaren egoera hobetzeko politika sozialetara.

Urkulluk aitatasun positiboari buruz Enplegu eta Gizarte Politika Sailak antolatu dituen jardunaldi batzuetan parte hartu du gaur Gasteizen, eta Familia eta Haurtzaro Estrategiaren lerro nagusiak azaldu ditu.

Hala, 2020tik aurrera, Jaurlaritzak 200 milioi euro gehiago bideratu nahi ditu urtero familia eta haurtzaro politika sozialetarako, gaur egun bideratzen denaz aparte.

"Helburua erakunde arteko estrategia bat gauzatzea da, egonkorra eta zabala, familien eta haurtzaroaren aldeko herri-itun baten bitartez", azpimarratu du lehendakariak.

Gaur aurkeztu duena eragile guztiekin, bai alor pribatuan bai publikoan (erakundeak, alderdi politikoak, eragile sozialak eta hirugarren sektorea), gaia jorratzeko "ibilbide orria" omen da.

Dekalogoa

Eusko Jaurlaritzak dekalogoa osatu du seme-alabak dituzten familiei oinarrizko baliabideak emateko eta haurren probrezia saihesteko; gazteen emantzipazioa sustatzeko; gurasoek seme-alabei "beharrezko denbora guztia" eskaintzeko; familia eta lana uztartzeko; eta haurren arretarako kalitatezko zerbitzua eskaintzeko, denentzat eskuragarri izateko moduan.

Familia tradizionalaren aldaketa

Azken urteotan izandako aldaketen ondorioz, familia tradizionala "demokratizatu" eta "ezegonkortu" egin dela uste du Urkulluk, eta "askatasunean irabazi duena segurtasunean galdu" duela familiak.

"Gure helburua familiak segurtasun pertsonalerako egitura gisa sendotzea da, eta horretarako ezinbestekoa da babestea", azpimarratu du lehendakariak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iñigo Urkullu Araba Eusko Jaurlaritza albisteak EAE albisteak Gasteiz Gaurko azken orduko albistea