Gizartea -

Inkesta baten arabera

Hamar herritarretik zazpi lanera joaten dira gaixorik daudenean

Gehienek lan gehiegi dutelako edo lanegun bat ere ezin dutelako galdu egiten dute; beste batzuk, aldiz, lanpostua galtzeko beldur dira.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hamar lagunetik zazpi lanera joaten dira gaixo daudenean; espainiar gehienek, lan gehiegi dutelako edo lanegun bat ere ezin dutelako galdu egiten dute; beste batzuk, aldiz, lanpostua galtzeko beldur dira, Monster enplegu atariak egindako inkesta baten arabera.

Gaixorik egonda lanera joaten diren espainiarren % 45a lan gehiegi dutelako egiten dute eta, ondorioz, lanegun bat ere ezin dute galdu. Bestalde, inkestatuen % 27a lanera gaixorik doa beraien lanpostua galtzeko beldur direlako.

Bestalde, espainiarren % 8a gaixorik dagoenean etxetik lan egiten duela esaten du; beste % 20 bat gaixorik egonda ez doa lanera eta ez du etxetik lan egiten, sendatzeko atsedena hartzen baitute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea