Gizartea -

YouTuben, bi egunetan

3,6 milioi sarrera izan ditu YouTuben AEBetako soldaduen bideoak

Iraken AEBetako soldaduak argazkilari bat hiltzen erakusten duen bideoak 3,6 milioi sarrera izan ditu azken bi egunotan YouTuben.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

2007an Iraken AEBetako soldaduak Reuters agentziako argazkilari bat eta bere laguntzailea hiltzen erakusten duen bideoak 3,6 milioi sarrera izan ditu azken bi egunotan YouTuben, joan den astelehenean WikiLeaks Gobernuz Kanpoko Erakundeak bere web-orrialdean argitaratu ostean.

Bideo horretan, Apache helikoptero baten kamararen bitartez jende multzo bat ikusi daiteke eta horiei buruz pilotuek egindako adierazpenak entzun daitezke; azkenik, ustez matxinatu talde armatu bat denaren aurka tiro egitea erabakitzen dute pilotuek. Erasoan 12 lagun hil eta bi haur zauritu ziren.

YouTube Internet atariko estatistiken arabera, bideoak 36.000 iruzkin izan ditu eta 15.050 puntuazio (4,5 batezbestekoarekin). Gainera, 11.500 erabiltzailek gogokoen zerrendan sartu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea