Gizartea -
Bizkaia
Abadiñon falta zen 70 urteko emakumezkoaren gorpua aurkitu dute
Iurretan aurkitu du emakumearen gorpua, Ibaizabal ibaian, inguruan bilaketa-lanetan zebilen lagun talde batek.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Ibaizabal ibaian, Iurreta parean, aurkitu dute duela 10 egunetik etxetik falta zen 70 urteko emakume abadiñoarra. Inguruan bilaketa lanak egiten ari zen lagun-talde batek aurkitu du gorpua.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, hildako emakumearen semea irrati-afizionatuen elkarte bateko kidea da, eta talde horretako hainbat lagun ari ziren gaur bilaketa lanetan. 13:30 inguruan aurkitu dute gorpua, Iurreta parean. Berehala eman diote abisua SOS Deiak zerbitzuari. Suhiltzaileek atera dute gorpua urtetatik.
Martxoaren 9an ikusi zuten azkenengoz emakumea. Haren familiak salaketa jarri ondoren, Ertzaintzak bilaketa jarri zuen abian.