Gizartea -
IDENTIFIKAZIOA
Donostian 2014ko irailean aurkitutako gorpu bat identifikatu dute
Itsasoan aurkitu zuten gorpua, deskonposizio egoeran, eta Guardia Zibilaren Kriminologia Zerbitzura bidali zuten. Orain baieztatu dutenez, 28 urteko gizon palestinar bat zen hildakoa.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
2014ko irailean Donostiako uretan aurkitutako gorpua identifikatu dute: kostaldetik 5 miliara zegoen gorpua, eta Gurutze Gorriko kideek atera zuten uretatik. Ia urte eta erdi behar izan dute identifikatzeko. Guardia Zibilak baieztatu duenez, mutil palestinar bat zen, 28 urtekoa.
Deskonposizio egoeran aurkitu zuten gorpua, eta Espainiako Gobernuaren Barne Ministerioak jakitera eman duenez, ezin izan zuten orduan identifikatu. DNAren lagina hartu, eta Guardia Zibilaren Kriminologia Zerbitzuko Biologia Departamentura igorri zuten.
Orain zabaldu dituzte emaitzak. Guardia Zibilaren arabera, Estatuko Segurtasun Idazkaritzako datu-basean jasota zuten DNA lagin batekin bat zetorren informazioa. Horrela jakin dute 28 urteko gizon palestinar baten gorpua zela.