Gizartea -

Jaurlaritzaren iragarpena

Leihoen Renove plana "ziurrenik" aurten jarriko dute berriz abian

ETBn egindako elkarrizketa batean, Energia sailburuordea "petroliorik gabeko etorkizun" baten alde azaldu da eta, aldi berean, olatuen energiarekin saiakuntzak egitea babestu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Garmendia Industria eta Energia sailburuordearen hitzetan, aurten ere, "ziurrenik" leihoen Renove plana martxan jarriko dute. Iaz 8.500 familiek leihoak aldatu zituzten programa horri esker.

ETBri eskainitako elkarrizketan, Espainiako Energia Agentziarekin adostutako elkarlanerako hitzarmenaren baitan kokatzen den Renove planaren alde agertu da Garmendia eta "babesten jarraituko" dutela adierazi du.

Energia-iturri alternatiboak

Bestalde, mende erdialderako "petroliorik gabeko etorkizun" baten alde apustu egin du Energia sailburuak. Horrela, "petrolioaren energiaren beharrik gabe funtziona lezake gure ekonomiak" eta petrolioa, plastikoa edo botikak edo bestelako produktuak ekoizteko erabiliko litzateke.

Garmendiaren ustez, olatuek eragiten duten energiak "benetako boterea" du Euskadin eta 20-25 urteetan errealitate bat izan liteke. Izan ere, lehen saiakerak egiten ari dira Armintzan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea