Gizartea -
Gerra Zibilean
Fusilatutako lau nafarren gorpuak atera dituzte lurpetik
Leku berean bilatu zutenetik 40 urte igaro direnean, familiek, azkenean, euren senideen gorpuak berreskuratu dituzte iragarle baten eta Aranzadi zientzia elkartea ren lanari esker.
Erredakzioa
Errepublikako bandera eta "duintasun" hitza zeraman lore-sorta bat lagun, Aranzadi zientzia elkarteko teknikariek, Gerra Zibilean fusilatu eta errepide bazterrean lurperatu zituzten Kaseda eta Zangotza lau bizilagunen gorpuak hobitik atera dituzte gaur goizean. Orain gorpuak identifikatzen dihardute, ondoren familiei bueltatu, eta azkenean beraien herrira itzultzeko.
Bi metroko sakoneran eta NA-534 errepidean, Iruñea ondoko Oibar herriaren parean aurkitu dituzte gorpuak, hain zuzen, Garrero iturriko parajean.
Zentzu horretan, Jose Manuel Martinez Oibarreko alkatearen hitzetan, aurretik lurpetik atera dituzten gorpuak 50 eta 60 zentimetrotako sakoneran zeuden eta kasu honetan, errepideko lanengatik hobiaren sakonera handitu zenez, ez zuten ezer aurkitu.
Hilabeteak eman dituzte gorpuen bila eta hau izan da bigarren saiakera, izan ere, 70eko hamarkadan leku berean bilatu zituzten gorpuak eta ez zituzten aurkitu.
Oibarreko alkateak nabarmendu duenez, familiak ziur zeuden gorpuak toki horretan zeudela, horregatik, iragarle baten laguntzari esker euren kokapen zehatza ezagutu dute.