Gizartea -
Aste baten
Alemaniako Elizak sexu erasoei buruzko 13.000 dei jaso ditu
Joan den martxoaren 30ean Alemaniako Eliza Katolikoak apaizek egindako eraso sexualen inguruko informazioa jasotzeko eta biktimak laguntzeko telefonoa abian jarri zuen.
Erredakzioa
Joan den martxoaren 30ean Alemaniako Eliza Katolikoak apaizek egindako eraso sexualen inguruko informazioa jasotzeko eta biktimak laguntzeko telefonoa abian jarri zuen. Aste baten, telefono horrek 13.293 dei jaso zituen.
Dena den, 2.670 dei bakarrik jaso ahal izan zituzten bertan lan egiten duten 11 psikologoek eta gizarte-langileek; izan ere, Alemaniako apaizek ez zuten horrenbeste dei mordoa espero.
4.459 dei jaso zituzten lehen egunean, baina 162 bakarrik erantzun zituzten eta zerbitzua aldi baterako bertan behera utzi behar izan zuten.
Zerbitzu hau ez zuten sortu ustezko eraso sexualak ikertzeko, baina zerbitzuko adituak biktimak laguntzeko eta kexak jasotzeko daude.