Gizartea -

Baieztatu egin dute

Barrikan aurkitu zuten gorpua Azkorrin desagertutako mutilarena da

Bilboko Gizarte Integraziorako Peñascal Fundazioko ikasleek begiraleekin batera irteera egin zuten egun horretan, Getxoko Azkorri hondartzara. Hildakoa 17 urteko mutil marokoarra da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hatz-aztarnen analisiak baieztatu egin du Barrikako harkaitzetan aurkitu zuten gorpua martxoaren 26an Azkorriko hondartzan desagertu zen 17 urteko mutil marokoarra dela, Ertzaintzak jakinarazi duenez.

Ertzaintzak mutilaren gorpua erreskatatu zuen atzo Barrikako harkaitz gunean.

Barrikako gunean gorpu bat zegoela ohartarazi zuen arrantzale batek. Poliziak gorpua uretatik atera, eta gorpua nahiko deseginda zegoela ikusi zuen.

M.A. uretara, baloi baten bila, joan zenean desagertu zen, martxoak 26an.

Bilboko Gizarte Integraziorako Peñascal Fundazioko ikasleek begiraleekin batera irteera egin zuten egun horretan, Getxoko Azkorri hondartzara.

Txangoan zeudenean, hiru lagun uretara sartu ziren, baina horietako bat ez zen itsas azalera atera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea