Gizartea -

Internet

Bono abeslariak Facebooken % 1 erosi du

New York Times egunkariak eta Techcrunch atariak ziurtatu dutenez, abeslari irlandarrak 20 dolar ordaindu ditu akzio bakoitzeko; guztira, 90 milioi dolar.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

U2ko Bono abeslaria partaide den inbertsio-fondoak (Elevation Partners) Facebookeko % 1a erosi zuen 2009ko azaroan. Guztira, 90 milioi dolar ordaindu zituen, New York Times egunkariaren eta Techcrunch atariak ziurtatzen dutenez.

Dena den, Elevation Partnersek ez du operazioa egiaztatu, Efek jakinarazi duenez.

"Webgunean argitaratzen ditugun albisteei buruz hitzegiten dugu soilik", esan du Paul Kranhold Elevation Partnerseko prentsa arduradunaren hitzetan.

Antza denez, iturri berdinen arabera, Elevation Partnersek 20 dolar ordaindu zituen akzio bakoitzeko. 2004an sortu zuten Facebook gizarte-sarea, eta egun, 9.000 milioi dolar inguruko balioa dauka.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea