Gizartea -
Trafikoa
Auto-ilarak Biriatun eta Armiñonen
Auto-pilaketak direla eta, Ertzaintza Gi-636 errepidetik bideratzen ari da Lapurdirako trafikoa.
Agentziak | Erredakzioa
A-8 autobidean, Biriatun, auto-ilarak sortu dira gaur goizean. Segurtasun sailak jakitera eman duenez, zazpi kilometroko auto-pilaketak zeuden goizeko hamarretan.
Egoera horren aurrean, Ertzaintzak trafikoaren zati bat GI-636 errepidetik bideratzeko erabakia hartu du.
A-1ean ere pilaketak sortu dira Armiñongo lotunean. A-1 eta AP-1 autobideek bat egiten duten lekuan lau kilometroko ilarak sortu dira.
Bizkaia eta Kantabria arteko errepidean ere trafiko handia dago, Kantabriarako noranzkoan. Autoak errepideko zenbait puntutan geldirik daude.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea