Gizartea -
Nafarroan
Motorzale bat hil da Ardatz Eguesibarren, istripuan
Txirrindulari batekin egin du talka, eta zaurituta dago txirrindularia, arin.
Agentziak | Erredakzioa
26 urteko motorzale bat hil da ostegun honetako eguerdian, Ardatz Eguesibarren (Nafarroa), 62 urteko txirrindulari batekin talka egin ostean. Txirrindularia zaurituta dago, arin, kolpe anitz ditu eta.
Foru Polizia ari da ikertzen jazotakoa, Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez. NA-2310 errepideko 18. Kilometroan gertatu da istripua, 11:56an, Ardatz Eguesibarrera doan errepidearekin gurutzatzen den tokian.
Talkaren ondorioz, motorzalea segituan hil da, eta txirrindularia Nafarroako Ospitalera eraman dute, pronostiko arineko zauriekin.
SOS Nafarroak bigarren anbulantzia bat ere mugiarazi du, baita Foru Polizia ere, eta ekipo bat eraman du istripuaren puntura, ezbeharra ikertzeko.
Hilotza Lege Medikuntzaren Nafarroako Institutura eramango dute, autopsia egin diezaioten.