Gizartea -
Ezbeharra
Bilbotar bi hil dira Palentzian izandako auto-istripuan
Bi lagunak zihoazen ibilgailua ubide batera erori da, errepidetik atera eta irauli ostean.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Bilbotar bi hil dira gaur Palentziako Dueñas herrian izandako istripuan, Guardia Zibilak eta Gaztela eta Leongo 112 larrialdi zerbitzuak jakitera eman dutenez.
Bi lagunak zihoazen ibilgailua ubide batera erori da, errepidetik atera eta irauli ostean.
Biktimak 45 urteko eta 33 urteko gizonezkoak dira; oporretan zeuden Palentzian, Europa Press agentziak Guardia Zibilaren iturriak aipatuta zabaldu duenez.
Ezbeharra noiz gertatu den ez dakite. Ibilgailua 14:00ak aldera topatu dute, urez betetako kanal batean iraulita.
Guardia Zibila, suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako langileak bertaratu dira istripuaren tokira.
Hasiera batean, pertsona bakarra aurkitu dute hilda, baina, ondoren, ubidea drainatuta, bigarren lagunaren hilotza topatu dute suhiltzaileek.