Gizartea -
Huescako Pirinioak
Bi eskiatzaile gipuzkoar erreskatatu dituzte Candanchun
Mendiko eskia egitean ari ziren gizonezkoa eta emakumezkoa.
Agentziak | Erredakzioa
Guardia zibilak bi eskiatzaile gipuzkoar erreskatatu ditu ostegun honetan Candanchungo eski estazioan. Erreskatatutako gizonezkoa eta emakumezkoa mendiko eskia egiten ari ziren aipatutako estazioan.
Eguerdiko 12:30an emakume batek belaunean min hartu zuela ohartarazten zuen deia jaso zuen Guardia Zibilak. Emakumea ‘Loma Verde’ bezala ezaguna den inguruan ari zen eskiatzen, Candanchun.
Segurtasun indarrez gain, helikoptero batek eta mediku batek ere parte hartu zuten erreskatean. Istripua izandako lekuan bertan artatu ondoren, 45 urteko emakume gipuzkoarra eski estazioetako osasun zentrora eraman zuten.
Ordu bat beranduago, 13:30ean, dei berria jaso zuen Guardia Zibilak, gizonezko bat pistetako inguru berdinean zauritu zela eta. 50 urteko gizonezko gipuzkoarra istripuaren lekuan artatu ondoren osasun zentrora eraman zuten.