Gizartea -
Gertakaria
Bi lagun hil dira etxebizitza batean izandako leherketan Valentzian
Biktimak 60 urte inguruko ama eta 40 urte inguruko semea dira. Bi hildakoen gorpuetan bala tiroak zituzten, Miquel Dominguez Valentziako Udaleko Segurtasun zinegotziak adierazitakoaren arabera.
Erredakzioa
Leherketa bat izan da Valentziako Burjassot etorbideko 27. zenbakiko eraikinean eta gutxienez bi lagun hil dira, suhiltzaileek jakitera eman dutenez.
Antza, leherketa gas-ihes batek eragin du. Eztandaren ondorioz etxebizitza bat suntsituta geratu da.
Biktimak emakumezko bat eta gizonezko bat dira, 60 urte inguruko ama eta 40 urte inguruko semea, hain zuzen ere, Miguel Dominguez Hiriko Segurtasunerako zinegotziak jakitera eman duenez.
Dominguezek zehaztu du ezbeharra 11:30 aldera gertatu dela. Liburu ugari gordeta zituzten gela baten ondoan izan da leherketa eta, ondorioz, sua laster zabaldu da etxe guztian.
Leihoetako kristalak ere hautsi dira eta kalean, eraikinaren ondotik zihoan emakumezko bati zauri arinak eragin dizkio.
Ez da hipotesirik baztertzen
Bi hildakoen gorpuetan bala tiroak zituzten, Miquel Dominguez Valentziako Udaleko Segurtasun zinegotziak adierazitakoaren arabera. Gainera, susko arma bat aurkitu dute etxebizitzako zoruan.
Zinegotziak esandakoaren arabera, "ez da hipotesirik baztertzen" eta ikerketak jarraituko du ezbeharraren nondik norakoak aztertu arte.