Gizartea -

Valentzia

Gobernuak Konstituzionalera joko du Cabanyaleko Plana salatzeko

Aste honetako eraisteen ostean, Cabanyal Planaren ekintza guztiak baimentzen dituen lege autonomikoaren aurkako konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztea adostu du Ministroen Kontseiluak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eraikin batzuen eraisketek eragindako atzoko liskarren ostean, Cabanyal Planaren ekintza guztiak baimentzen dituen lege autonomikoaren aurkako konstituzio-kontrakotasuneko helegitea aurkeztea adostu du Ministroen Kontseiluak.

Alfonso Grau Valentziako alkateordearen erantzuna berehalakoa izan da. Alderdi Popularreko zinegotziak epailearen erabakiak ontzat hartuko dituztela adierazi du. Horrenbestez, hiritarrek edo auzokideen protestek barik, Auzitegi "Gorenak hala erabakitzen baldin badu", Cabanyaleko Plan Bereziaren egitea bertan behera utziko dutela esan du.

Auzitegi Gorenak erabakia hartu bitartean, Grauk nabarmendu du eraikinen eraisteekin jarraituko dutela. Izan ere, astearte eta asteazken bitartean eraitsitako lau etxeak bezala, besteak ere Udalarenak dira eta "baldintza txarretan" daude, azaldu du.

Valentziako Erkidegoko Gobernuaren ordezkaritzak bi zauritu arin eta bi atxilotu utzi zituen karga polizialaren nondik norakoak argitzeko espedientea egin du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea