Gizartea -

Ezbeharra

Motor-gidari bat hil egin da Mungian gertatutako istripu batean

Ezbeharra Mungia eta Bakio lotzen dituen BI-2101 errepidean jazo da, beste motozikleta batekin izandako istripuaren ondorioz.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mungiako 47 urteko gizon bat hil egin da gaur arratsaldean, beste motozikleta batekin izandako istripuaren ondorioz. Beste motor-gidaria (Bilboko 38 urteko gizon bat) zauritu da. Ezbeharra 18:00ak aldera jazo da, Mungia eta Bakio lotzen dituen BI-2101 errepidean. Zerk eragin duen ez dakitela, motozikleta bik (Yamaha XJ bat eta Scooters SYM bat) talka egin dute eta, ondorioz, gidari biak zauritu dira.

Ertzaintzaren hainbat baliabide eta Osakidetzaren helikopteroa bertaratu dira, baina ez dute gidarietako baten bizia salbatzerik izan, biktima tokian bertan hil baita. Beste motor-gidaria (38 urteko gizon bat) osasun zentro batera eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du, zorigaiztoko ezbeharra zerk eragin duen argitze aldera. Errepidea itxita dago eta, hortaz, pilaketak sortzen ari dira eremuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea