Gizartea -

Nazioarteko Eguna

Parkinsona dutenen % 25ek 60 urte baino gutxiago dituzte

100.000 pertsonak baino gehiagok parkison pairatzen dute Estatuan eta horietako % 5ek oraindik ez dute 40 urte bete.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gaur da Parkinson gaixotasunaren Nazioarteko Eguna. Espainian, 100.000 pertsonak baino gehiagok sufritzen dute. Juan Carlos Martinez Castrillo Espainiako Neurologia Elkarteko koordinatzaileak baieztatu duenez, gaixoen % 25ek ez dituzte 60 urte baino gehiago eta horien artean % 2k eta % 5k ez dituzte 40 urte bete. Martinez Castrillok azaldu duenez, parkinson kasuen % 75en jatorria ezezaguna da eta %5ek jatorri genetikoa daukate.

Medikuaren esanetan, gaixotasun honen lehen sintomak eskuen dardara eta mugimenduen baldartasuna izaten dira eta, sintoma horiekin batera, artikulazioetan mina ere ager daiteke. Gaixotasunaren lehenengo diagnostikoa klinikoa izaten da, horregatik, Castrillok gogorarazi du sintomaren bat sentituz gero neurologora joateak duen garrantzia.

Doktoreak jakitera eman duenez, tratamendua ez da bakarrik medikaziora mugatzen, beharrezkoak dira laguntza psikologikoa, fisioterapeutikoa eta gizartearen babesa. Halaber, Martinez Castrillok ziurtatu duenez, parkinsona da "gaixoen bizi kalitatea bermatzen duen gaixotasun neurologiko bakarra, behintzat 10 edo 15 urtez".

Roser Roige Kataluniako Parkinson Elkartearen presidenteak gehitu duenez, gaur bezalako egunek gaixoen bizi kalitatea hobetzen duten tratamenduen sorrera aldarrikatzeko balio dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea