Gizartea -

Mundu osoan

Herritarren bostena gizena izango da 2015ean, ikerketa baten arabera

The Lancetek jakinarazi du 2025erako gizonezkoen % 18a eta emakumezkoen % 21a izango direla gizenak, eta lehenengoen % 6ak eta bigarrenen % 9ak gaixotasun hori maila larrian izango dutela.

Gorputzeko Masa Indizearen neurketan oinarritu da ikerketa. Argazkia: EiTB
Gorputzeko Masa Indizearen neurketan oinarritu da ikerketa.
Gorputzeko Masa Indizearen neurketan oinarritu da ikerketa. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

The Lancet aldizkari zientifikoak gaur kaleratu duen ikerketa baten arabera, munduko herritarren bostetik bat gizena izango da gehiegi pisatzen duten pertsonen tasak egungo erritmoan igotzen jarraitzen badu.

Ikerketak 1975etik 2014ra arteko laginak hartu ditu, 18 urtetik gorako pertsonen Gorputzaren Masa Indizea neurtuta, eta 39 urteren buruan, pertsona gizenen kopurua 105 milioitik 641 milioira pasatu da.

Gizonezko gizenen kopurua hirukoiztu egin da denbora tarte horretan, % 3,2tik % 10,8ra, eta emakumezkoena bikoiztu egin da % 6,4tik % 14,9ra. Gutxiegi pisatzen dutenen kopuruak, berriz, heren bat egin du atzera bai gizonezkoetan (% 13,8tik % 8,8ra) bai emakumezkoetan (% 14,6tik % 9,7ra).

Datu horiek eskuartean, The Lancet-ek dio 2025erako gizonezkoen % 18a eta emakumezkoen % 21a gizenak izango direla, eta lehenengoen % 6ari eta bigarrenen % 9ak gaixotasun hori maila larrian izango dutela.

Gainera, gizentasun larria duten mundu mailako lau gizonezkotik bat eta ia bost emakumezkotik bat AEBn bizi dira.

Era berean, gizentasuna duten pertsona helduen bostena (118 milioi) diru-sarrera handiak dituzten sei herrialde ingeles hiztunetan bizi dira: Australia, Kanada, Irlanda, Zeelanda Berria, Erresuma Batua eta AEB.

Era berean, gizentasun maila larria dutenen laurdena (50 milioi) ere herrialde horietan bizi dira.

Ikerketaren arabera, Erresuma Batuan egongo da gizentasuna duten emakumezkoen proportzio altuena Europan, % 38, Irlandaren (% 37) eta Maltaren (% 34) aurretik.

AEBn, berriz, emakumezkoen % 43a eta gizonezkoen % 45a gizen egongo da 2025ean.

Espainiako Estatuari dagokionez, The Lancet-ek azpimarratu du emakumezkoen % 29,5a eta gizonezkoen % 31,6a gizena izango dela hamar urte baino gutxiagoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko azken orduko albistea