Gizartea -
Zirkulazioa
Kamioi bat zubitik erortzear geratu da N-1en, Irunen
Errei bana itxi behar izan dituzte bi noranzkoetan, baina 10:00etarako autoen joan-etorriak bere onera itzuli dira. Kontsulta ezazu errepideen egoera eitb.com-en.
Erredakzioa
Kamioi batek istripua izan du N-1en, Irun parean, Behobiako noranzkoan, eta auto-ilara luzeak sortu dira, izan ere, errei bana itxi behar izan dute bi noranzkoetan, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez. 09:50etarako, berriz, erreiak berriro ireki dituzte eta autoen joan-etorriak bere onera itzuli dira, aipatu iturrien arabera.
Kamioia errepidetik irten da Mendeluko (Irun) zubian. Garabiak eraman dituzte berehala istripua gertatu den lekura ibilgailua kentzeko asmoz, GI-2134 zubiaren azpitik igarotzen den errepidera erortzear egon da eta.
Zorionez, ez da zauriturik izan eta kamioilaria onik atera da. Auto-ilara luzeak sortu dira noranzko bakoitzean errei bana itxi dutelako eta Ertzaintza zirkulazioa bideratzen aritu da errepide alternatiboetatik.