Gizartea -

gertaera

Isilpeko sumarioa ezarri dute Irungo emakumearen desagertzearen auzian

Emakume horren desagertzea ostegunean salatu zen. Salaketaren ostean, bilaketa-lanei ekin zitzaien atzo (ostirala) Pasaiako eta Hondarribiko itsaslabarretan, eta Jaizkibel menditik.

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Agintaritza judizialak isilpeko sumarioa ezarri du Irungo emakumearen desagertzearen kasuan. Emakumea Pasaiako eta Hondarribiko itsaslabarretan ari ziren bilatzen.

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, emakumearen desagertzea ostegunean salatu zen. Horren aurrean, bilaketa-lanei ekin zitzaien atzo (ostirala) Pasaiako eta Hondarribiko itsaslabarretan, eta Jaizkibel menditik.

Atzo arratsaldeko azken orduan, eta isilpeko sumarioa ezarri ostean, bukatutzat jo ziren emakumearen bilatze-lanak. Iturri berek adierazi dutenaren arabera, Ertzaintza ikerketa bat egiten ari da, desagertze-salaketen kasuan egin ohi denez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hondarribia bideoak Gizartea albisteak Irun argazkiak Pasaia bideoak Gaurko azken ordukoa