Gizartea -

Foruzaingoaren datuak

'Sexting'arekin loturiko salaketek gora egin dute aurten Nafarroan

Martxora arte zortzi salaketa zenbatu ditu Nafarroako Foruzaingoak, iaz urte osoan baino bost gehiago.

Nerabeak eta gazteak dira 'sexting'ean aritzen diren gehienak. Artxiboko irudia: EiTB
Nerabeak eta gazteak dira 'sexting'ean aritzen diren gehienak. Artxiboko irudia: EiTB
Nerabeak eta gazteak dira 'sexting'ean aritzen diren gehienak. Artxiboko irudia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako Foruzaingoak ohartarazi duenez, gora egin dute "sexting"arekin loturiko salaketek martxora arte Nafarroan; lehen hiruhilekoan zortzi salaketa zenbatu ditu, iaz urte osoan baino bost gehiago. Sakelako telefonoa edo Internet erabilita kutsu sexuala duen argazki edo bideo pertsonala sarean zabaltzeari esaten zaio "sexting"a.

Salaketa horietako batzuk adingabeen gurasoek jarri dituzte eta beste zenbait kasutan Foruzaingoak zabaldu ditu ikerketak foruzainek hezkuntza zentroetan eskaintzen dituzten hitzaldietan adingabeek emandako lekukotzak aintzat hartuta. "Sexting"a pairatzen dutenei edo horrelako kasuren bat ezagutzen duen orori salaketa jartzeko deia egin die Foruzaingoak.

Biktima gehienak 11 eta 14 urteko neskak ei dira eta ustezko delitugileak horien lagunak edota adingabeen konfiantza eskuratzen duten 18 urtetik gorako pertsonak izan ohi dira.

"Sexting"a bere baitan ez da delitua, baina legez kontrakoa da hirugarren batek irudi horiek baimenik gabe zabaltzea. Delitu egileari hiru hilabete eta urtebete arteko kartzela zigorra edota isuna ezar diezaiokete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroa Eguneko albisteak