Gizartea -
Ezbeharra
Bikote bat eta bere haurtxoa hilik aurkitu dituzte Zaragozan
Aitak 43 urte zituen, amak 30 eta neskatxoak lau hilabete. Gertaeren nondik norakoak ikertzen dabiltza eta hipotesi guztiak daude mahai gainean.
Erredakzioa
Senar-emazte batzuk eta bere haurtxoa hilda aurkitu dituzte bart Zaragozako etxebizitza batean, polizi iturriek aditzera ematen dutenez.
Biktimek, beste bikote batzuekin batera bizi ziren eta eztabaida bat entzun zuten auzokideek polizia ohartarazi zuten 23:00ak aldera.
Aitak 43 urte zituen, amak 30 eta neskatxoak lau hilabete.
Gertaeren nondik norakoak ikertzen dabiltza eta hipotesi guztiak daude mahai gainean.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea