Gizartea -
Turismoa
Bi charter hegaldi iritsiko dira Austriatik Bilbora, maiatzaren 26an
Maiatzean Austriatik etorritako bi hegaldi horietako batek "konpositoreen ibilbidea" ezagutzeko aukera eskainiko du.
Erredakzioa
Datorren maiatzaren 26an, Austriatik datozen bi charter hegaldi helduko dira Loiuko aireportura, Austriako erakundeetako ordezkari, nazioarteko enpresetako zuzendari eta beste elkarte batzuetako lagunekin.
Guztira 380 pertsona etorriko dira Euskadi ezagutzera, lau eguneko egonaldian. Bilbo eta Donostian egoteaz gain, Arabako Errioxako bodega garrantzitsuenak ezagutuko dituzte, Zona Norte turismo enpresak jakinarazi duenez.
Austria ezagutzeko aukera
Bidaia honek Austria ezagutu nahi dutenentzako aukera emango du ere. Izan ere, etxera itzuliko den hegazkin bi horietako bat hutsik bueltatuko da eta bidaia merkea egiteko aukera emango dio Euskadiko jendeari, zuzeneko hegaldi batean.
Gaur egun ez dago zuzeneko hegaldirik Loiu eta Austria artean, Josu Abeytua ekimenaren arduradunak adierazi duenez. “Charter hegaldi bi horien etorrerak bueltan joango den horietako baten plazak betetzeko aukera emango digu, Euskadiko jendeari Austriara joateko bidaia eskaintzeko, oso salneurri merkean eta zuzeneko hegaldian”, esan du.
Horretarako, “lau izarreko hotel batean ostatu eta gosari paketea eskainiko dugu, zuzeneko hegaldiarekin, Linz hirira, eta Viena eta Salzburgo hirietan bisita gidatuak barne”, azaldu du.