Gizartea -

Nafarroa

Vianako bi adingabeen aurkako auzia artxibatu dute

Erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko aukera dute aldeek Nafarroako Auzitegian. Asier Ballesteros etxabe batean hil zen 2015eko uztailaren 23an, perdigoi batek bularrean larri zauritu ondoren.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi adingabeen aurkako auzia artxibatu du Adingabeen Epaitegiak. 15 urteko Asier Ballesteros Gutierrez Vianako etxabe batean hil zen 2015eko uztailaren 23an, perdigoi batek bularrean larri zauritu ondoren.

Epailearen erabakiaren aurkako helegitea aurkezteko aukera dute aldeek Nafarroako Lurralde-auzitegian. Tiro egin zuen adingabeari hilketa delitua egotzi dio magistratuak autoan, etxabea giltzarekin ez ixteagatik, baina zigor gehiagorik merezi ez duela uste du.

Beste adingabeak lagundu ziola ondorioztatzerik ez dagoela azaldu du epaileak ebazpenean, balina tiro egin ez zuelako eta zoritxarreko gertakaria aurreikusterik ez zuelako.

?Esparru guztietan adingabe normalak? direla goraipatu du magistratuak: ?familian, arlo pertsonalean, eskolan eta gizartean; familian eta gizartean erreferentzia egonkor eta positiboak dituzte, heldutasun eta erantzukizun nahikoarekin, ez daude bazterturik?.

Etxabea giltzarekin ez ixtea egotzi dio epaileak tiro egin zuen adingabeari, adiskideak berriro sartuko zirela zekielako.

Hala ere, epaileak Fiskaltzarekin eta teknikari taldearekin bat egin du. ?Adingabearen mesedetan? auzia artxibatzea gomendatu zuten. Akusazio partikularrak, aldiz, prozedurarekin aurrera jarraitzea, gertakariak sorberritzea eta tiro egin zuen adingabea berriz galdekatzea eskatu zuen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gaurko albisteak Nafarroan Viana bideoak