Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

Gizon bat atxilotu dute ama labankadaz zauritzeagatik, Portugaleten

37 urteko gizonezkoak arazo psikiatrikoak ditu, eta atxilotuta dago. Biktima, berriz, Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzak arazo psikiatrikoak dituen 37 urteko gizonezko bat atxilotu zuen atzo Portugaleten, ama labankadaz zauritzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.

Erasoa atzo izan zen, arratsaldeko zortziak baino lehentxeago, familiaren etxebizitzan.

Biktima Gurutzetako Ospitalera eraman zuten, eta erasotzailea, semea, atxilotuta.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Tratu txarrak Portugalete argazkiak Bizkaiko albisteak Gaurko azken orduko albistea