Gizartea -
Gertakaria
Fustiñanako herritar bat atxilotu dute ustez alkateari jotzeagatik
Alkatearen esanetan, gizonezkoak ukabilkada bat eman zion beste udal langile batekin eztabaidatzen ari zenean bakeak egiteko asmoz sartu zenean.
agentziak | erredakzioa
Foruzaingoak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Fustiñanan (Nafarroa) herriko alkateari jotzea leporatuta agintarien kontrako atentatua egin duelakoan.
Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez, martxoaren 31n izan zen gertakaria, eta Juan Antonio Sola (UPN) Fustiñanako alkateak orduan salatu zuen erasoa Tuterako Foruzaingoaren egoitzan.
Alkatearen arabera, udaletxera joan zen eta bertan ikusi zuen ustezko erasotzailea udal langileetako batekin eztabaida gogorra izaten. Alkatea egoera baretzen saiatu omen zen, baina ustezko erasotzailea zeinen urduri zegoen ikusita, bertatik joateko eskatu omen zion. Orduan eman zion ukabilkada aurpegian, autoa hartu eta alde egin aurretik.
Foruzaingoak lekukoekin hitz egin zuen eta ustezko erasotzailea atxilotu zuen, agintarien kontrako atentatua egotzita.