Gizartea -

Gizon bat hil zuten

Tuterako hilketarekin zerikusia duten hiru lagunen bila ari dira

Lehen ikerketen arabera, lapurreta izan zen hilketaren kausa.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Javier Martinez Llort Tuterako gaztearen hilketarekin ustez zerikusia duten hiru lagunen bila ari da Polizia. Joan den igandean Tuterako hiriaren erdialdean aurkitu zuen gizon batek konorterik gabe; buruan eta aurpegian kolpe ugari zituen.

Susmagarrien artean, hiru magrebtarren bila ari da Polizia; horietako bat gaztearen hiltzailea izango litzateke, Poliziak jasotako lekukoen adierazpenen arabera.

Gizonezkoa 07:30ean aurkitu zuen herritar batek, konorte barik, buruan kolpeak zituela. Hasieran, Sofia Erregina Ospitalera eraman zuten, baina handik Nafarroa Ospitalera bidali zuten helikopteroz.

Erasotzaileek eserleku baten listoia erabili zuten gaztea jipoitzeko , gaur Diario de Navarrak argitaratzen duenaren arabera.

Lapurreta, hilketaren nondik norakoa

Hilketaren nondik norakoak ikertzen ari da Polizia; lehen hipotesien arabera, lapurreta izan zen hilketaren arrazoia; erlojua eta diru-zorroa ez zioten lapurtu, bai, ordea, mugikorra.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea