Gizartea -

MarisGalicia

Munduko olagarro-ohol handienaren marka hautsi dute Bilbon

Vista Alegre zezen-plazan hautsi dute marka ostiral honetan saiatuko dira. Ondoren, 2.000 olagarro-anoa banatu dituzte Albariño ardoarekin eta ogiarekin batera, 3 euroren truke.

Munduko olagarro-ohol handiena prestatu dute Bilboko zezen-plazan. Argazkia: EFE
Munduko olagarro-ohol handiena prestatu dute Bilboko zezen-plazan. Argazkia: EFE
Munduko olagarro-ohol handiena prestatu dute Bilbon

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Munduko Olagarro Ohol Handiena' prestatu dute gaur 12:00etan, Bilboko Vista Alegre zezen-plazan, MarisGalica mariskoaren azokan. Janaria prestatu ostean, 2.000 olagarro-anoa banatzeari ekin diote Albariño ardoarekin eta ogiarekin lagunduta, 3 euroren truke.

Bilbora itzuli da seigarrenez MarisGalicia azoka. Mariskoaren azoka handi hori bisitatzen duten lagunek bost salmenta-postu aurkituko dituzte.

Okindegi-postuan enpanada, tarta eta hainbat galiziar ogia egongo dira; beste postu batean arroz eta muskuilu mota asko eskainiko dituzte; olagarroan berezitutako taberna bat egongo da, baita plantxan egindako janari eta eltzekoen postu bat ere. Azkenik, likore eta Galiziako ardoen taberna  eta Galiziako oroigarrien saltokia ere aurkituko dituzte azokara bertaratuko direnek.

Mila lagun sartzen dira Vista Alegren, MarisGalicia azoka dela eta, maiatzaren 1era arte jarri duten karpan.

Ordutegiari dagokionez, 12:30etik 16:30era eta 19:30etik 23:30era zabalik izango da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Istiluak Bilbon gaur Gizartea