Gizartea -

Emakumeen aurkako indarkeria

26 urteko kartzela-zigorra, emaztea bizirik erre zuen gizonarentzat

Bartzelonako Auzitegiak kartzela-zigorra ezarri du Salvador Carrion Perezentzat, emaztea hiltzeagatik eta 38 urteetan tratu txarrak emateagatik. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bartzelonako Auzitegiak 26 urte eta 9 hilabeteko kartzela-zigorra ezarri dio Salvador Carrion Perezi emaztea bizirik erretzeagatik eta 38 urteetan tratu txarrak emateagatik. Auzitegiaren hitzetan, gizonak sufrimendu "jasangaitza, neurriz gainekoa eta beharrezkoa ez zena" eragin zion emazteari.

Sententzian jasotakoaren arabera, herri-epaimahai baten erruduntasun erabakia jaso, eta 25 urteko kartzela-zigorra ezarri dio hilketagatik eta urte bat eta bederatzi hilabeteko espetxealdia tratu txarrak emateagatik.

2007ko otsailaren 24an jaso zen ezbeharra. Sententziaren arabera, biktimak eraso fisiko ugari pairatu zituen, eta senarrak irain asko egin zizkion; besteak beste, botila bateko ura agoarrasengatik aldatzea.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea