Gizartea -
Emakumeen aurkako indarkeria
Gizon batek ustez bikotekide ohia hil du Madrilen
Hilketaren ostean, gizona bere buruaz beste egiten saiatu da, baina ez du lortu. Emakumeak harremana utzi zuen orain dela gutxi. Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako gida.
Erredakzioa
24 urteko emakume bat hil da gaur ustez bere bikotekide ohiak sastatuta. Ezbeharra Madrilgo Delicias pasealekuan gertatu da, 36 urteko gizonak bere buruaz beste egiten saiatu da ondoren, baina ez du lortu eta ospitalera eraman behar izan du Poliziak. Ekuadorrekoak dira biak.
Goizeko 10:45 aldera gertatu da ezbeharra, auzotarrek gertatutakoaren berri eman dutenean, Poliziak jakinarazi duenez.
Lehen ikerketen arabera, emakumeak gizonarekin zuen harremana apurtu zuen atzo eta gaur goizean gizona bere gauzen bila joan da etxera. Gainerako nondik norakoak argitzeke daude.