Gizartea -

Polemika

Vatikanoa: "Bertonek ezin ditu medikuntza baieztapenak egin"

Bertonek Eliz barruan izan diren adin txikikoen kontrako sexu gehiegikeriei buruz hitz egin nahi zuen atzoko adierazpenetan, "eta ez, orokorrean, mundu mailan gertatu diren kasuei buruz".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tarcisio Bertone (Aita Santuaren ondokoak) Txilen atzo egindako adierazpenak -adin txikikoek aurkako sexu erasoak homosexualitatearekin erlazionatu zituen- erantzun ditu Vatikanoak ohar batean. "Medikuntzarekin edo psikologiarekin zerikusia daukaten baieztapenak egitea" Bertoneren eskumena ez dela nabarmendu du Elizak.

Federico Lombardi Vaticanoko bozeramaileak eman ditu azalpenak. Antza, Bertonek Eliz barruan izan diren adin txikikoen kontrako sexu gehiegikeriei buruz hitz egin nahi zuen, "eta ez, orokorrean, mundu mailan gertatu diren kasuei buruz". "Elizak ez du bere eskumenen artean psikologiarekin edota medikuntzarekin lotutako baieztapenak egitea", esan du Lombardik.

Hitz hauekin, adituen ustez, Vaticanoak Aita Santuaren ondoko hitzak zuzendu ditu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea