Gizartea -
Lizarra
Sei hilabeteko zigorra, jabeen komunitate baten dirua hartzeagatik
Emakumeak, Gasteizkoa bera, 16.000 euro baino gehiago bereganatu zituen Lizarran, berorrek kudeatzen zuen jabeen komunitatean; gerora, dena den, dirua itzuli zuen.
Agentziak | Erredakzioa
45 urteko finka-administratzaile batek, Gasteizkoa bera, sei hilabeteko kartzela-zigorra jaso du, bidegabeko jabetzeko delitu bat egotzita ; izan ere, 16.000 euro baino gehiago bereganatu zituen, hainbat urtean, Lizarrako jabeen komunitate batetik.
Epaiak, halaber, ezartzen dio lau hilabeteko isuna, eguneko hamar eurokoa, baina bertan behera uzten du kartzela-zigorra, baldin eta epe horretan deliturik ez badu egiten.
Akusatua 2002an kontratatu zuen Lizarrako jabe-komunitate batek, eta, lehen urteetan, emakumeak ondo egin zituen lanak, ondorioz, jabeen konfiantza eskuratu zuen. Hala, 2007tik 2010erako epean, inork ez zuen susmorik izan emakumeak bereganatzen zuenean, apurka-apurka, diru-kopuru jakin batzuk; diru hori komunitatearena zen.
Epaiketa egin aurretik, komunitateak itzulia zuen dirua, emakumearen aldetik; epaimahaiak hori ere kontuan izan du, kaltea konpondu egin duela.