Gizartea -
Programazioa handitu
EITBk informazio zabalagoa emango du Iparraldean
Bilboko K2000 enpresak kudeatuko du EITBko delegazioa Iparraldean hemendik aurrera. "Iparraldearen Orena"z gainera, ordu erdiko saioa egingo dute astero Iparraldearen inguruko informazioa eskainiz.
Erredakzioa
Bilboko K2000 enpresak kudeatuko du EITBko delegazioa Iparraldean hemendik aurrera. Informazio zabalagoa emango du Iparraldean eta euskarazko eduki gehiago eskainiko ditu.
Programazio berri honen baitan, "Iparraldearen Orena" saioaz gainera, larunbatero ordu erdiko saioa egingo dute Iparraldearen inguruko informazioa eskainiz .
EITBko Iparraldeko delegazioa kudeatzeko lehiaketa publikoa lortu du K2000 ekoiztetxeak. Hartara Iparraldeko informazioa eskainiko dute Baionatik. Delegazioan orain arte, ETB-1, ETB-2 Euskadi Irratia eta Radio Euskadiko albiste zerbitzuetarako ziharduten 5 kazetariak lanean jarraituko dute K2000ak kontratatuta, Iparraldeko kultura, gizarte eta politika esparruaren dituzte ezagutzak erantsiz. Horrez gainera EITBk orain arteko egoitza berari eutsiko dio Baionako Merkataritza Ganbarako eraikinean.
Kontratazioaren kostea 500.000 eurotara ez da iristen, 2009ko kontratua baino 200.000 euro baino gutxiago. EITBren delegazioaren funtzionamenduak Iparraldean, 5,5 milioi euroko kostua izan du azken hamar urteetan eta bi enpresek izan dute epe horretan adjudikazioa.
Asteroko saio berria
Halaber, ETB-1ek astelehenetik ostiralera 18:00etan "Iparraldearen Orena" saioa eskaintzeaz gainera, astero ETB-1en ordu erdiko programa emango dute larunbatetan.