Gizartea -

Trafikoa

Istripua izan da Malmasinen, eta pilaketak sortu dira A-8an

Hiru autok talka egin dute Donostiako noranzkoan, eta pertsona bat zauritu da.

Hainbat kilometrokoak izan dira pilaketak. Argazkia: @trafikoaEJGV
Hainbat kilometrokoak izan dira pilaketak. Argazkia: @trafikoaEJGV

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hainbat kilometroko auto-ilarak sortu dira A-8an, Bilbon, Malmasingo tunelean izan den istripu baten ondorioz, Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Ezbeharra A-8ko 113. kilometroan izan da, Donostiako noranzkoan, iturrion esanetan.

07:50 zirenean, autobidean ibilgailu gehien ibiltzen orduan, hiru autok talka egin dute. Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute. Segurtasun Sailaren arabera, zortzi kilometrokoak izan dira pilaketak. 09:45erako, baina, autoak bidetik erretiratuta, zirkulazio egoera bere onera etorri da.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bilbo Bizkaia Gizartea Albisteak