Gizartea -
Sant Feliu de Llobregat
Mosso batek emaztea hil du alabaren aurrean Bartzelonan
Ondoren, erasotzaileak bere buruaz beste egin du. Udalak dolu-eguna ezarri du.
Agentziak | Erredakzioa
Gizon batek bere emaztea hil du su-arma batekin, eta bere buruaz beste egin du gero, Sant Feliu de Llobregaten (Bartzelona). 45 urteko gizona Esquadra mossoa zen eta gaixotasun-baja hartuta zeukan, ikerketa iturriek jakinarazi dutenez.
Udaleko iturrien arabera, hilketa 07:30ean gertatu da, eta indarkeria matxista kasu bat izan dela gaineratu dute.
Gertakari horiek izan direnean, bikotearen alaba adingabea etxean zegoen, eta baita beste senide adingabe bat ere. Auzokoek balkoian oihuka ikusi dute. Hilketa Joan Maragall kaleko 115. zenbakian gertatu da.
36 urteko emakumeak ez zizkion senarrari salaketarik jarri tratu txarrak zirela medio. Halaber, emakumea bikotekideagatik banatzeko asmoa zuela jakinarazi dute ikerketako iturriek.
Emakumea oso ezaguna zen auzoan, izan ere, orain dela urte batzuk taberna bat izan zuen Udaleko enparantzan, baina ondoren eskualdatu zuen.
Mossoak arauzko arma izaten jarraitzen zuen, gaixotasun-bajan hilabete bat baino gutxiago zeramalako. Hori dela eta, hilketan bere arma erabili omen duen argitzen saiatzen ari dira orain ikertzaileak.
Esquadra Mossoen araudien arabera, gaixotasun-bajan daudenei ez zaie arauzko arma kentzen hilabete bat igaro arte, eta kasu honetan ez zen oraindik hilabetea iragan.
Udalak dolu-eguna ezarri du, eta elkarretaratzea deitu du 11:00etarako eta ezohiko udalbatza arratsalderako.
15 emakume hil dituzte 2016an, Espainian
Indarkeria matxistaren beste kasu bat izan dela baieztatzen baldin bada, dagoeneko 15 emakume izango lirateke bikotekideen edo bikotekide ohien biktimak aurten. Gainera, beste hiru kasu ikertzen ari dira Fuengirolan (Malaga), Porto do Sonen (A Coruña) eta Lugon. Azken kasu horrekin lotuta, biktimaren mutil-lagun ohia espetxera bidali zuten atzo, hilketa egotzita.
Krimen matxistek zazpi adingabe zurtz utzi dituzte 2016an.