Gizartea -
Bartzelonan
7 urteko kartzela-zigorra, 84 urteko ama ezindua bortxatzeagatik
Bortxaketaren berri izan zuten emakumeak pubisean mina zuela seinalatu zuenean; izan ere, emakumeak ezin du hitz egin eta bere semeak bortxatu ote zion galdetu ziotenean buruarekin baietza eman zuen.
Erredakzioa
Bartzelonako Auzitegiak zazpi urteko kartzela-zigorra ezarri dio gizon bati 84 urteko ama ezindua bortxatzeagatik; emakumea gurpil-aulkian dago eta hitz egiteko gaitasuna galdu du. Jazoera, bizi den zahar-etxetik atera eta paseatzera eraman zuenean gertatu zen.
Auzitegiak abusu sexual delitua egotzi dio Antonio Moreri (39 urte) bere amarekin 2008ko apirilaren 16an sexu-harremana izateagatik.
Epaiaren arabera, egun horretan gizona Bartzelonako zahar-etxera joan zen sexu nahia asetzeko. Paseatzera joateko aitzakiarekin atera zuen ama, eta zein tokitan eta egoeratan argitu gabe dago baina sexu-harremanak izan zituen berarekin. Erasoan ez zuen indarkeriarik edo mehatxurik erabili.
Bortxaketaren berri izan zuten emakumeak, zahar-etxera bueltatzean, pubisean mina zuela keinuz seinalatu zuenean; izan ere, emakumeak ezin du hitz egin eta bere semeak bortxatu ote zion galdetu ziotenean buruarekin baietza eman zuen.
Gainera, epaiak zahar-etxeko zuzendariaren "zuhurtziagabetasuna" salatu du; izan ere, zakar ontzira bota zuen zaindariek biktimaren pubisetik hartutako esperma froga bat.