Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon bat atxilotu dute emazte ohia askotan bortxatzea leporatuta
Gasteizen izan da atxiloketa. 30 urteko gizonezkoak emakumearengana iristea lortu du, nahiz eta urruntze agindua eduki.
Erredakzioa
Ertzaintzak 30 urteko gizonezko bat atxilotu du Gasteizen emazte ohia behin eta berriz bortxatzea leporatuta, nahiz eta emakumearengandik urruntzeko agindua izan.
Herrizaingo Sailak agiri batean zehaztu duenez, biktimak ez du salaketarik jarri gaur arte, beldur zela argudiatu du.
Atxiloketa atzo gauean izan zen Arabako hiriburuan, bikotekide ohiak behin baino gehiagotan bortxatu zuela salatu zuenean.
Atxilotuari sexu erasoa eta urruntze-agindua urratzea leporatzen diote eta epailearen esku utziko dute datozen orduetan.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea