Gizartea -

Istripua

Bost zauritu arin Hernanin, bi trenen arteko talkaren ondorioz

Bidaiariak zeramatzan tren batek Florida auzoko geltokian geldirik zegoen merkantzia-tren bat jo du.

Talkaren eraginez bagoietako batek kalteak izan ditu. Argazkia: eitb.eus
Talkaren eraginez bagoietako batek kalteak izan ditu. Argazkia: eitb.eus
Bost lagun arin zauritu dira Hernanin, bi trenen arteko talkan

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost pertsonak zauri arinak izan dituzte Hernanin, bidaiariak zeramatzan tren batek Hernaniko Adifen geralekuan zegoen merkantzia-tren bat jo ostean. Hala eman du jakitera Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.

Istripua 21:40an jazo da, Hernaniko Florida auzoko geltokian, Irun-Brinkola ibilbidea egiten ari zen hiru bagoiko bidaiarien tren batek geldituta zegoen merkantzia-tren baten aurka talka egin duenean.

Kolpearen ondorioz, bost pertsona eraman dituzte Donostia ospitalera zauri arinekin, SOS Deiak larrialdi-zerbitzuak jakinarazi duenaren arabera. Dirudienez, ez da larri zauritutako inor izan ezbeharrean.

accidente tren Hernani

Guztira 66 bidaiari atera behar izan dituzte konboitik. Ezbeharra izan den lekura bertaratu diren anbulantziek bost pertsona artatu dituzte, horietako zenbait kolpeekin; beste bidaria batzuek, ordea, antsietate-krisiak izan dituzte.

Adifeko iturriek adierazi dutenez, bidaiarien trenak kolpea jaso du hegal batean, eta bi atetan kalteak izan ditu. Ez da errailetik atera, baina ezin da mugitu.

Istripuak ez du trenbidea ixtea eragin, baina atzerapenak egon dira trenen trafikoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Hernani albisteak Gizartea bideoak Gaurko azken orduko albistea