Gizartea -
Gertakaria
Lagun bat zauritu da Iruñean, Takonerako lubanarroetara erorita
Kolpearen ondorioz, 36 urteko gazteak min egin du hanka batean. Bost metroko altueratik erori zen. Tokia egurrarekin hesitua zegoen.
Agentziak | Erredakzioa
Gazte bat zauritu da asteburuan Iruñean, Takonerako lubanarroetara erorita, Iruñeko Udaltzaingoak ohar bidez jakinarazi duenez.
Antoniutti parkeko harresietatik behera erori zen gaztea, eta suhiltzaileek atera behar izan zuten bertatik.
36 urteko gaztea Iruñekoa da eta igande goizaldean erori zen, 05:10 aldera, bost metroko altueratik. Lekua egurrarekin hesitua dago.
Zaurituaren eta haren bi adiskideren hitzetan, harrizko petrilean eseri, oreka galdu eta lubanarroetara erori zen.
Suhiltzaileek sokak erabili eta zauritua erreskatatu zuten.
Asteburu guztian 225 esku-hartze egin ditu Udaltzaingoak.