Gizartea -
Sevilla
Diego Cañamero SAT sindikatuko buruzagia atxilotzeko agindu dute
Andaluziako Langileen Sindikatuko buruzagiak bere kontrako “jazarpena” salatu du eta Jaenen bere kide batzuk atxilotu dituztela jakinarazi du.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Sevillako Auzitegi batek Diego Cañamero atxilotzeko agindua eman du, hainbat aldiz deklaratzera deitu arren, epaitegira joan ez delako. Ecijako supermerkatu batean hainbat produktu lapurtu izan leporatzen diote Andaluziako Langileen Sindikatuko (SAT) buruzagiari.
Fiskaltzak hala eskatuta eta epaitegian aurkeztera behartuta dagoela argudiatuta eman du epaileak hura atxilotzeko agindua.
Hain justu ere, Cañamerok Andaluziako Herritarren Defendatzailearengana jo du gaur, aipatu sindikatua jasaten ari den “errepresio kanpaina gogorraren aurrean” babesa eskatzeko.
Bilera amaitu ostean, Cañamerok kazetariei esan die bere burua “jazarrita” sentitzen duela eta gaur goizean Guardia Zibilak Jaenen sindikatuko kide gehiago atzeman dituela jakinarazi du.