Politika -

Jaen en Comun

Atxilotu eta kartzelatu egin dute Andres Bodalo Jaengo zinegotzia

"Mundu guztiak jakin dezala espetxean sartuko nautela, baina errugabea naizela, nik ez baitiot inori erasorik egin", azpimarratu du komunikabideen aurrean, Poliziak atxilotuta eraman aurretik.

Andres Bodal atxilotuta eraman dute unea. Argazkia: EFE
Andres Bodal atxilotuta eraman dute unea. Argazkia: EFE
Andres Bodal atxilotuta eraman dute unea. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Andres Bodalo Jaengo udaletxeko zinegotzia (Jaen en Comun) eta Andaluziako Langileen Sindikatuko kidea atxilotu eta espetxeratu egin dute, 2012an, jornalarien protesta batean, Jodargo udaletxeko alkateordeari eraso egitea egotzita ezarri dioten hiru eta erdiko espetxe-zigorra betetzeko.

Goizeko 10:35 inguruan hartu dute atxilo, Andaluziako Langileen Sindikatuak Jaenen duen egoitzaren aurrean. Joan den asteartetik mugagabeko kanpaldia egiten ari dira dozenaka lagun, Bodaloren askatasuna exijitzeko.

Polizia iritsi aurretik, errugabea dela berretsi du han bildutako komunikabideen aurrean. “Mundu guztiak jakin dezala espetxean sartuko nautela, baina errugabea naizela, nik ez baitiot inori erasorik egin”, azpimarratu du.

Eskerrak eman dizkie kanpaldian parte hartzen ari diren pertsona guztiei eta elkartasuna adierazi dioten denei.

Amaitzeko, bere familiari eskertu dio emandako babesa. “Emaztea, hiru seme-alaba, biloba bat eta 80 urteko ama utziko ditut”, deitoratu du aurpegi serio eta tristearekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainia bideoak Eguneko albisteak Podemos