Gizartea -

Expovacaciones 2016

Euskal mitologia eta Euskadiren aniztasuna, Expovacaciones azokan

Bilbao Exhibition Centre erakustazokak maiatzaren 6tik 8ra Expovacacioneseko edizio berri bat hartuko du, bidaia nazional eta internazionalen inguruko joera eta esperientzia desberdinak erakusteko.

Iluntzea Gaztelugatxen. Jesus Mari Uribe.
Iluntzea Gaztelugatxen. Jesus Mari Uribe.

EITB.EUS | Agentziak

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskadik 300 metro karratuko eta hiru informazio gune izango dituen standa eramango du Barakaldoko BECen ostiraletik igandera bitartean (maiatzaren 6tik 8ra arte) egingo den Expovacaciones turismo azokara.

Aurten, Euskadiren jomugak azokako bisitariei eskainiko dizkien nobedadeen artean, euskal mitologiako liburuxkak, "Euskal Kostaldea itsasotik" liburuxkak eta 2016ko Euskadiko ekitaldien agenda.

Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, Expovacaciones Euskadiko turismo azokarik zaharrena da eta barneko turismoari zuzendua dago, hau da, Euskadiko turismo enpresentzako hain garrantzitsua den euskal bisitariari. Merkatu hau 2015ean euskal establezimendu turistikoetan izandako sarreren %14,7 izan zen, 406.457 bisitarirekin eta 2014ean baino %7,7 sarrera gehiagorekin.

Horrela, Euskadiko standak hiru informazio gune izango ditu: "Euskadi", "Hiri ihesaldiak (Bilbo, Donostia eta Gasteiz)" eta "Euskading (Euskal Kostaldea, Gure Mendi eta Haranak, eta Arabako Errioxa)". Guztiak euskal mitologia eta jomugaren aniztasuna erakusten dituzten irudiekin jantzitako egurrezko kutxetan integratuta egongo dira.

Aurten Itziar Epalza Eusko Jaurlaritzako Merkataritza eta Turismo sailburuordeak inauguratuko du bidaia nazional eta internazionalen inguruko joera eta aisialdiaren inguruko eskaintza berritzaileena aurkeztera datorren Expovacaciones 2016.

Asturias, Kantabria, Euskadi, Nafarroa, Gaztela eta Lehoi, Aragoi, Madril, Gaztela-Mantxa, Valentziar Komunitatea, Murtzia, Andaluzia, Balearrak eta Kanariar Uharteko autonomi erkidegoek beraien presentzia berretsi dute. Gainera, Galizia Coruñako Aldundiaren eskutik ordezkatuta egongo da, Extremadura Cacereseko Probintziaren eskutik eta Katalunia Kosta Arrokatsuaren eta Bartzelonako Aldundiaren eskaintzarekin.

Nazio mailako eskaintzaz gain, aurten nazioarteko herriak protagonistak izango dira. Kuba, Txina, Portugal, Dominikar Errepublika, Tunez, Andorra, Frantzia, Argentina, Txile eta Alemaniak stand-ak izango dituzte azokan.

Aurreko urteetan bezala, % 5eko deskontua izango dute Eroski Bidaiak edo Ikea Bidaiak agentzietan euren bidaia erosten dutenek.

Aipatutako opor-eskaintzaz gain,  Expovacacionesek entretenimendu programa handi bat izango du. Bertan, "Expovacacioneseko I  Golf Showa" eta caravanningarekin eta "mobil homen" inguruko ekintzak egongo dira, ardo, gazta, hestebete, hortxata eta beste hainbat produkturen dastatzeez gain.

Horrez gain, aurten "Mai Bier Experience" garagardo azoka antolatuko da, "Txerriki-egile Maisua" den Hermann Thateren presentzia izango duena.

Gainera, asteburuan zehar hainbat zozketa burutuko dira.

Maiatzaren 6tik 8ra arte, 11:00etatik 20:30era, Barakaldoko Bilbao Exhibition Centre erakustazokan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Euskadi bideoak Barakaldo Bilbao Exhibition Centre