Gizartea -
Hizkuntza politika
Euskaraz bizitzeko eskubidea eskatu dute Artaxoan eta Mendigorrian
UPN eta PSN D eredua bi herrialde hauetara zabaltzea ukatu ostean aldarrikatzen dute antolatzaileek euskararen ofizialtasuna.
Erredakzioa
Euskararen Eguna ospatuko dute Artaxoan (Nafarroa) herrialde horretan eta&' || 'nbsp; Mendigorrian gaur euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko xedez.
Sortzen Ikasbatuaz elkarteak bultzatuta, Artaxoa eta Mendigorriako Udalek eta bertako gurasoek antolatu dute egun guztirako festa, UPN eta PSN D eredua bi herrialde hauetara zabaltzea ukatu ostean.
Izan ere, antolatzaileek Foru Gobernuari Nafarroa eremutan ez zatitzea eta Euskeraren ofizialtasuna eskatzen diote.
"Euskaraz bizi nahi dugu eta horretarako ezinbestekoa da Nafarroa ez zatitzea eta eremu guztian euskara ofiziala izatea, arazoa hau ez baita bi herrialde hauetara mugatzen", adierazi dute antolatzaileek.
EGITARAUA
10:00 Dianak Artaxoako Dultzaineroekin.10:00 Artisauak.10:30 Harrera ekitaldia eta txalapartariak.11:00 Txistorrada. 11:15 Cola Castellera los marracos de la Universitat de Lleida. San Fermin Peñako Iohaldunak, Mendigorriako txistulariak, Batukada eta Nafarroako eskolako trikiak kalejira. Puzgarriak haurrentzako.12:00 Garesko Dantzari txikiak.13:00 Popi eta Zarratrako Pailazoak. 14:30 Bazkaria eta bokatak txoznan. Musika girotzeko. Zozketa. Erromeria.16:00 Jotak. Euskaraz eta erdaraz.17:00 Elektrotxaranga eta laiak.18:00 Non-nahi Garesko taldearekin kontzertua.19:00 Herria biltzera!