Gizartea -
Sua Sestaon
Sute batek bi edukiontzi kiskali eta atari batean kalteak egin ditu
Sugarrek Autonomia kaleko fatxada bati eragin eta atariaren kristalezko ateari, farola bati eta kableei kalteak egin dizkiete.
Agentziak | Erredakzioa
Sute batek bi edukiontzi kiskali eta atari batean kalteak egin ditu Sestaon (Bizkaia), Segurtasun Sailak jakitera eman duenez.
Gertakaria 02:00ak baino lehen jazo da. Ikertzen ari diren arrazoiengatik bi edukiontzik su hartu dute Autonomia kalean.
Sugarrek fatxada bati eragin eta atariaren kristalezko ateari, farola bati eta kableei kalteak egin dizkiete. Suhiltzaileak bertaratu dira, eta minutu batzuk geroago sua itzali dute.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea